Página de inicio

Subir al menú de navegación local

Contenido

ELKARTEKO GAUR EGUNGO EKIMENAK

Gaztelania Ereduko Instituto eta Zuzendari Elkarteekin batera, Hezkuntz Departamentuarekin aldizkako harremana mantentzen dugu,gure lanarekiko zer ikusirik duten gaiekin aportazioak egiten: Irakaskuntz Publikoaren Kalitatea mantentzea, plantilak, inbersioak...

Euskerazko Ikastetxe Publikoa izanik, gure lan ardatz garrantzitsuenetarikoa, Hezkuntz Prozesuaren bitartez hizkuntz desberdinen ikaskuntzan duen garrantziaren hausnarketa sakonan datza.

Aspektu honi buruz, gure iritziz D eredua, gizarteak eskatzen duen eleaniztasuna lortzeko egokiena dela azpimarratu nahi dugu. 30 urtetako Hizkuntz Murgiltze ereduko eskarmentutik abiatuta, aztertua eta baikor alderaturik, D ereduko Ikastetxeek, gure ikastetxeetan erabiltzen den benetazko elebitasunetik abiaturik elebitasun eraginkorrera iritsita.

Diseinatuko diren Hizkuntz Proiektuetan, ikastetxe bakoitzeko soziolinguistika errealitatean oinarritu behar dela uste dugu, eta Hezkuntza Administrazioak erreferentzi esparru gisa aurkeztu behar duela, ikastetxeei malgutasuna eskainiz, (euskera, gaztelania, ingelera, frantsesa) kurrikulumeko hizkuntzei tratamendu osoa emanez betiere, ikastetxe bakoitzeko berezitasunak kontutan harturik (hizkutz eredua, lekua) gure ikasleek,hezkuntz etapa bakoitzaren bukaeran, hizkuntza guztietan gaitasun ezin hobeak lortu behar dute, hizkuntz murgiltze D ereduak dauzkan berezko ezaugarriak errespetatzen.

Ezinbestekotzat jotzen dugu, Hezkuntz Administrazioak, Hezkuntz Sistema osatzen duten sektore desberdinen ekarpenak kontutan hartzea, arlo honetan burutzen ari diren gaurko experientzietatik abiaturik.




volver

Pie de página - Menú secundario de navegación
Subir al menú de navegación local

NIZE · Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea